XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Gipuzkoako Foru Aldundiak abala emandako kreditu eragiketetan izan diren galerek eragindako betebeharrak ordaintzeko diren kredituak.

f) Batzarre Nagusietako Aurrekontuak finantzatzeko diren kredituak.

g) Europako Batasunarekin batera finantzatutako programetan izendatutako kredituak.

h) Foru Aldundiko pertsonalari ordainsarien aurrerakinak emateko erabilitako kredituak, itzulketa aldia 18 hilabetekoa edo laburragoa denean.

i) Pertsona naturalek edo erakunde juridikoek, publikoak izan nahiz pribatuak izan, egindako ekarpenak edo ekarpen konpromisu irmoak eskuratzearen ondorio direnak, amaierako izaera dutelarik.

j) Hauteskunde-prozesutik eratorritako gastuak.

k) Aurrekontu Orokorretako zenbakizko eranskinetan berariaz adierazten direnak.

2. Aurreko apartatuko g), h) eta i) letretan zerrenda batean datozen kreditu hedagarriak, hasieran aurrikusitakoen gain eskubide gehiago aitortzearen arabera finantzatu ahal izango dira, kreditu gehikuntzako erregimenaren bitartez.